
keyboard_arrow_rightkeyboard_arrow_left
Tiger Lily ez da soilik liburuzale, liburujale amorratu baizik! Burua bete-bete eginda dauka piraten istorioz, lurralde miresgarriz, balentriaz eta lurpean gordetako altxorrez... Oraingoan, bere ideia bikain horietako bat bururatu zaio: heroi izango da, eta mundua korrituko du abentura bila!
Arazo bat baino ez dago: Pikutako Baztergaldu herrian bizi da Tiger Lily, non INOIZ EZ BAITA EZER GERTATZEN! Nola arraio lortuko du handik alde egitea?
Abenduak 3, banatu ziren 2014ko Vitoria-Gasteiz itzulpen-sariak, haur eta gazte literaturaren arloan euskarara egindako itzulpen-lanik hoberenak saritzeko sortuak.
Itziar Otegik jaso du saria haur literaturaren arloan, Maeve Frielen Heroi bat sortu da (A Heroine in the making!) euskaratzeagatik.
Ficha técnica